Lidergoa eta Komunikazio estrategikoa euskal udaletan

2024ko Otsailaren 23a

11:15 – 14:30

Euskalduna Jauregia (Bilbo)

0E Aretoa

Aurrez aurreko ekitaldia, streaming-arekin

Videos y materiales de la sesión

Progama

11:00 Erregistroa eta ongietorriko kafea 

11:15 Ekitaldiaren hasiera

Esther Apraiz Fdez. la Peña, EUDELeko Elkarteburua

 

Antolaketa-lidergoa. Errendimendu handiko taldeak motibatzeko, inplikatzeko eta garatzeko gakoak

  • Lerrokatze estrategikoa eta erakunde publikoekiko inplikazioa hobetzeko gakoak.
  • Estilo eta gaitasun berriak, tokiko eremuan lidergo arrakastatsua lortzeko.
  • Errendimendu handiko ekipoak sortzea eta dinamizatzea.

Xavier Marcet Gisbert

Lead to Changeko presidentea. Barcelona School of Management unibertsitateko irakasle elkartua (Pompeu Fabra Unibertsitatea). Barcelona Drucker Societyren presidente sortzailea; management eta enpresen humanizazioaren inguruko mugimendua.

Ohiko parte-hartzailea komunikabideetan. Liburu hauen egilea: “Cosas que aprendemos después”, “Esquivar la mediocridad” eta “Crecer hace crecer”.

ALKATEEN MAHAI-INGURUA

Topaketa honek aurreko agintaldietako eta egungo alkateen esperientzia, beren taldeen eta erakundeen lidergoan, lehen pertsonan ezagutzeko aukera emango du. 

Alaitz Mendoza aurkezle eta kazetariak moderatutako solasaldia. 

Lidergo berriak tokiko erakundeetan. Emakume hautetsien eragina.

  • Emakumeek euskal udal-politikan duten parte-hartzearen bilakaera.
  • Emakumeen lidergoa, tokiko politikan. Emandako balio diferentzialaren ikuspegitik aztertua.

Eva Silván Miracle

Silván & Miracle (gai publikoen estrategiak) enpresaren sortzaile eta zuzendaria. 

Politologoa, analista politikoa hainbat komunikabidetan eta irakaslea UNEDen eta Deustuko Unibertsitatean politika publikoen esparruan. Engranaje politikoa eta erregulatzailea ezagutzen ditu. Eragin politikoko, publikoko eta komunikazioko kanpainak zuzentzen ditu eta kanpaina horiek garatzen laguntzen du.

Komunikazio estrategikoa eta krisialdikoa.

  • 360 graduko erakunde-komunikazioaren estrategia eta plangintza. Zergatik den garrantzitsua eta zer hartu behar den kontuan.
  • Krisi-komunikazioa. Horri heltzeko gakoak.
  • Komunikazio instituzionalaren etorkizuna. Sortzen ari diren teknologiek nola eragiten dioten komunikazio instituzionalari.

César Calderón Avellaneda

Redlines. La compañía de Asuntos Públicosen sortzailea eta zuzendari nagusia. Ohiko analista politikoa hainbat hedabidetan. 2022an Napolitan Victory Award saria lortu zuen, munduko komunikazioaren Oscar saria, kanpaina instituzional onenarekin. Hauteskunde-kanpaina ugari ere zuzendu ditu.

Liburuak idatzi ditu, hala nola “Guía práctica para abrir Gobiernos”, “Otro Gobierno” eta “Open Government – Gobierno Abierto”.

Interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk

Kultura eta Euskara, kohesio eta garapen jasangarriko elementuak

Ikusi saioa

2024ko apirilaren 25a |

9:00-11:00