GJH ikuspegia duten udalak. Esparru estrategikoa eta udalentzako tresnak 2030 Agendaren tokiko aplikaziorako

2023ko urriaren 3a

10:30-13:00

Bilbo, 2030 Tokiko Koalizioaren Idazkaritzaren egoitza (Mª Diaz de Haro 3

Ekitaldi hibridoa (aurrez aurrekoa – Zoom)

Bideoak eta saioko materialak

Deskribapena

  • Nola txertatu GJHak tokiko instituzioetan. Udal-politika eta –kudeaketa, GJHn oinarrituta.
  • Agenda lurraldean kokatzea. Nola inplikatu herritarrak eta lurraldeko eragileak?
  • Udalen eta instituzioen arteko lankidetza 2030 Agendaren eta GJHren arloan.
  • GJHak tokiko komunitateetan lurreratzeko zerbitzuak eta laguntza-tresnak
  • GJH (EUDELen tresna) ikuspegia duten aurrekontuak.

10:30-11:00

Esparru estrategikoa eta udalei laguntzeko tresnak

Esther Apraiz Fdez. de la Peña

Euskadiko Udalen Elkarteko elkarteburua (2023ko irailetik) eta Derioko Alkatea (2015ko ekainetik).

2011-2015: Hirigintzako eta Hezkuntzako zinegotzi Derioko Udalean.

2007-2015: Bilboko Udaleko Administrazio Orokorreko teknikari eta Hirigintza Arloko Plangintzako Atal Juridiko Administratiboko burua
Ikasketak: Zuzenbide Ekonomikoan lizentziaduna, Deustuko Unibertsitatean. Zerga-ordainketako unibertsitateko espezialista.

Jonan Fernández Erdozia

2021eko urtarriletik, Eusko Jaurlaritzako Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren idazkari nagusia da. Lehenago, Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia izan zen. 

Baketik fundazioaren eta Elkarri gizarte mugimenduaren sortzailea. Baketik fundazioak eraldaketa pertsonalerako, hezkuntzarako, bizikidetzarako, antolakuntzarako edo sozialerako prozesuak sustatzen ditu, zentzu etikoarekin. Eta Elkarri gizarte mugimenduaren sortzaileak elkarrizketaren, indarkeriarik ezaren, giza eskubideen, pluralismoaren eta bakearen alde lan egin zuen. 

11:00-11:30

Udal-politika eta -kudeaketa, GJHen arabera

Javier Cortés Fernández

Giza Garapen Jasangarriaren Agendan 20 urte baino gehiagoko ibilbidea duen nazioarteko aditua. Aditua da nazioarteko lankidetzan, iraunkortasun korporatiboan eta eragile askoko lankidetza publiko-pribatuko prozesuetan, Klima Akordioen GJHak abiarazteko eta lurralde-testuinguruetan 2030 Agenda garatzeko finantziazioa mobilizatzeko.

Nazio Batuen Ameriketarako Itun Globalaren eta Nazio Batuen Itun Globalaren Hiriak Programaren zuzendaria izan da.

11:30-12:00

Kafe-atsedenaldia / networking

12:00-13:00

GJH (EUDELen tresna) ikuspegia duten udal aurrekontuak

Eider Sarria Gutiérrez

Filosofian lizentziaduna Deustuko Unibertsitatetik. Gaikuntza nazionala duen funtzionarioa. Leioako Udaleko kontu-hartzailea da, eta unean uneko funtzioak metatuta ditu Mungiako eta Gorlizko udaletan.

Aditua da tokiko kudeaketa publikoan, berrikuntzan, gobernu irekian, proiektuen araberako kudeaketan eta aldaketaren kudeaketan.

Interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk

Tokiko garapen ekonomiaren garrantzia

Ikusi saioa

2024ko martxoaren 5a |

09:00-11:00

Lurraldeak eta udalerriak sarean

Ikusi saioa

Data eta tokiaren zain |

Kultura eta Euskara, kohesio eta garapen jasangarriko elementuak

Ikusi saioa

Data eta tokiaren zain |