Digitalizazioa eta e-administrazioa. Gure udalak erakunde digital bihurtzeko joerak, aukerak eta gakoak

2023ko urriaren 10a

09:00-11:00

Webinar ZOOM

Bideoak eta saioko materialak

Deskribapena

  • Digitalizazioa eta e-administrazioa. Zer teknologia dugu? Zer teknologia datorkigu?
  • Eraldaketa digitala eta eraldaketa kulturala. Nola lortu erakundeak teknologia aprobetxa dezan zerbitzuaren eraginkortasunean eta kalitatean irabazteko.
  • Herritarren zerbitzura benetan dagoen eraldaketa digitala. Nola komunikatu eta nola lortu gehiago erabil dadin? Gure hirietan eta herrietan eten digitala saihesteko laguntza-estrategiak.

Conchi García Diéguez

Aholkularia Madrid Digitalen, irakasle elkartua Machine Learningen eta IA Carlos III Unibertsitatean. Bere ibilbide profesionalean, aukera izan du politika, erakunde eta zerbitzu publikoak modernizatzeko eta eraldatzeko prozesu garrantzitsuetan parte hartzeko eta bultzatzeko.

Sinetsita dago eraldaketa digitala ona dela pertsonen bizitza hobetzeko eta administrazio publikoen eta lurraldeen ikusgarritasuna bultzatzeko, eta eraldaketa digitala pertsonei dagokiela, administrazioek ikuspegi estrategikoa eta anbizioa eduki behar dutela, eta teknologia jarri behar dutela horren guztiaren zerbitzura.

Borja Colón de Carvajal

Castellón-eko diputazioaren Berrikuntza zerbitzuaren burua. Estatuko Administrazio Zibileko Kudeaketa Kidegoko, Valentziako Generalitateko Teknikarien Goi Mailako Kidegoko eta Toki Administrazioko Teknikari Orokorren Kidegoko karrerako funtzionarioa.

Zientzia Politiketan eta Administrazioan lizentziaduna Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitatean. Lidergo eta Zuzendaritza Publikoko Masterra, Menéndez Pelayo Nazioarteko Unibertsitatean eta Herri Administrazioaren Institutu Nazionalean.

Interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk

Tokiko garapen ekonomiaren garrantzia

Ikusi saioa

2024ko martxoaren 5a |

09:00-11:00

Lurraldeak eta udalerriak sarean

Ikusi saioa

Data eta tokiaren zain |

Kultura eta Euskara, kohesio eta garapen jasangarriko elementuak

Ikusi saioa

Data eta tokiaren zain |