Udalak abian

Pertsonok mundua alda dezakegu gure tokiko komunitateetatik. GJHei jarraituz, ekintza txiki oro aurrerapauso handia da. Gizartetik hurbil daudenez, udalek herritarrak mugiarazi ditzakete, herriak eta hiriak eraldatzen laguntzeko.

Une estrategikoa da GJHei eta 2030 Agendari jarraituz hiri eta herrietatik ekiteko

Agenda globalerako bidaiaren erdibidean, tokiko agintaldi berria GJHak EAEko udalerrietan azkarrago ezartzeko aukera dugu. Udalak Abian 2030eko ibilbide-orrian udalei laguntzeko tresna berria da, onura bikoitza duena:

  • Testuinguru estrategikoa. Udalerrietan tokiko komunitateen garapen iraunkor eta inklusiboan elkarrekin aurrera egiteko aukerak identifikatzea, eta pertsonak udal-kudeaketaren erdigunean jartzea.
  • Gako politikoak eta baliabide praktikoak. Epe ertain eta luzerako ikuspegi estrategikoa indartzea. Egungo eta etorkizuneko erronken aurrean erabaki eraginkorrak hartzea indartzea, eta etorkizuneko krisien aurrean erakunde erresilienteagoak eraikitzea.

Udalak Abianen helburuak

Lidergoa

Erabaki eraginkorrak hartzeko, pertsonen, ongizatearen eta bizi-kalitatearen mesedetan, orain zein etorkizunean

Berrikuntza

Udalak abangoardiarantz eramateko. Irtenbide eta erantzun berriak herritarren behar berriei egokitzeko. Udalerriko eta lurraldeko eragile guztiekin sarean lankidetzan aritzea

Kudeaketa eraginkorra

Etengabeko hobekuntzaren bidez, tokiko erakundeen bikaintasunean aurrera egiteko